Información sobre el autor
Digg  Sphinn  del.icio.us  Facebook  Mixx  Google  BlinkList  Furl  Live  Ma.gnolia  Netvouz  NewsVine  Pownce  Propeller  Reddit  Simpy  Slashdot  Spurl  StumbleUpon  TailRank  Technorati  TwitThis  YahooMyWeb
 

AURRERA MAITANE, ZUREKIN GAUDE!!!

 

Familiaren eskutitza II

EGUN BEREZIA GURE FAMILIARENTZAT

Kaixo berriro. Atzo, Apirilak 21, egun magiko bat hasi zen. Mickey eta Minnie bisitan etorri ziren ospitalera, eta bertan dauden haurren aurpegia … beraien irribarrea ikustea baino ez dago gauza politagorik

Baina zuei kontatu nahi dugun eguna gaurkoa da, apirilak 22koa. Daukagun sentimendua betirako izango dugu, ez dugu inoiz ahaztuko. PORROTX, bai PORROTX, igorri digun poztasuna eta magia… ez ditugu hitzik … baizik emoziozko malkoak. Gaurko eguna ez du edonork bizitzen. Bihotzean gordeko dugu gaur oparitu digun eguna. Neskek bazekiten gaur etortzekoa zela eta beraien elastikoarekin zeuden. Maitane bere pirata elastiko beltzekin bere pailazo kutunaren zain. Garazi eta Izaro elastiko arrosekin, zerbait polita igaroko zelaren susmoarekin

Nahiz eta gaurko eguna Maitanerentzat ez izan ona, jasan jakin du bere lagun Porrotxen ondoan egoteko. Gaur medikuak nahigabe txiki bat esan digute. Maitane orbainean ixten ez diren  bi zulo ditu eta bertan likido poltsa sortu zaizkionez, operatu beharko dute. Baina zuri esker Porrotx, gure burua eta bihotza beteta eduki diguzu. Eskertzen dizugu expreski Maitane eta gure familia ikustea etortzea.

Esan nahi dugu Porrotx apirilak 21ko  gauean ateratzekoa zela, baina frantses trenen greba dela eta, ezin izan zuen etorri. Hurrengo egunean lortu zuen etortzea. Tximist bidai bat egin ondoren,  gurekin 3 ordu ahaztezinak pasa ditu. Gainera, taxiaren atzerapen ondoren ia bueltako trena galdu du.

ESKERRIK ASKO PORROTX!!!! Igortzen duzuna ezin da esan hitzen bidez.

Gaurko eguna, apirilak 22, betirako seinalatuta geratuko zaigu. Parisera joan 3 ordu egoteko eta Maitaneri, bere ahizpei eta gurasoei zoriontsu egiteko … ez du preziorik. Lehen maitagarria zinen, baina orain … zer esango dugu. Gure alabei  irribarrez ikustea eta  hori sortzen digun emozioa, ozenki esango dizugu. 
¡¡¡MAITE ZAITUGU!!!